13 Entzun, seme-alaba zintzook, eta hazi,ur-lasterraren ondoan landaturiko arrosondoa bezala.
14 Zabaldu lurrin gozoa intsentsuak bezala,loratu lilia bezala;abestu ozenki denok batera,bedeinkatu Jauna beraren egintza guztiengatik.
15 Handietsi haren izena,aldarrikatu haren gorespenazeuen ezpainetako kantuaz eta zitaraz,eman eskerrak, esanez:
16 «Zein ederrak Jaunaren egintza guztiak,bere garaian betetzen da haren aginduetako bakoitza!»
17 Ez dago esaterik: «Zergatik hau? Zertarako hori?»,gauza orok bere garaian azalduko baitu bere zergatia.Haren berbaz urak batu egin ziren,haren ahoko hitzez ur-bilketak sortu.
18 Agindu hutsez, hark nahi guztia egiten da;inork ezin kontra egin haren salbamen-ekintzari.
19 Aurrean ditu bizidun ororen egintzak,ez dio ezerk haren begiradari ihes egiten.