18 Agindu hutsez, hark nahi guztia egiten da;inork ezin kontra egin haren salbamen-ekintzari.
19 Aurrean ditu bizidun ororen egintzak,ez dio ezerk haren begiradari ihes egiten.
20 Betidanik beti arte dago begira,ez dago ezer harrigarririk harentzat.
21 Ez dago esaterik: «Zergatik hau? Zertarako hori?»,helburu jakin batekin egin baitu guztia.
22 Haren bedeinkazioak gainez egiten du ibaiak bezala,lurra asetzen duen uholdeak bezala.
23 Era berean, jentil-herriek haren sumina jasango dute,urak gatzaga bihurtu zituenean gertatu bezala.
24 Haren bideak zuzenak dira zintzoentzat,baina oztopoz beteak legegabeentzat.