28 Badira Jainkoak zigortzeko sortutako haizeak,eta are bortitzago bihurtzen ditu bere suminean;suntsipen-garaian beren indarrari jaregiten diote,sortu dituenaren sumina baretu arte.
29 Sua, kazkabarra, gosea, heriotza:zigortzeko sortuak dira hauek guztiak ere;
30 era berean, basapiztien letaginak, eskorpioiak, sugegorriaketa fedegabeen hondatzaile den ezpata mendekatzailea:
31 hauek guztiek pozik betetzen dute agindua.Prest daude munduan, behar direnerako;garaia iristean, ez dute Jainkoak esana bete gabe utziko.
32 Hau zen hasieratik nire uste sendoaeta, gogoeta egin ondoren, idatziz jarri dut:
33 Jaunaren egintzak onak dira denak;bere garaian erantzuten dio hark premia orori.
34 Ez dago esaterik: «Hau hori baino txarragoa da»,bere garaian ikusiko baita on dela edozein gauza.