8 Ikasi duenaz heziko du jendea,eta Jaunaren ituneko legea izango du harrogarri.
9 Askok goretsiko dute beraren buruargitasuna,ez dute inoiz ahaztuko.Haren oroitzapena ez da desagertuko,belaunez belaun bizirik iraungo haren izenak.
10 Haren jakinduriaz hitz egingo dute nazioek,haren gorespena egingo herri-batzarrak.
11 Bizi den artean, beste asko baino ospetsuago izango;hildakoan, aski izango du ospe hori.
12 Gogoeta egin ondoren, badut oraindik zer azaldurik,ilargi betea bezala bainago ni ere gogoetaz betea.
13 Entzun, seme-alaba zintzook, eta hazi,ur-lasterraren ondoan landaturiko arrosondoa bezala.
14 Zabaldu lurrin gozoa intsentsuak bezala,loratu lilia bezala;abestu ozenki denok batera,bedeinkatu Jauna beraren egintza guztiengatik.