17 baina egintza ona paradisu joria da,eta limosnak betiko irauten du.
18 Beretzako adina duenaren eta langilearen bizimodua eztia da:bi horiena baino hobea altxorra aurkitzen duenarena.
19 Seme-alabak izateak eta hiri bat sortzeakizena ospetsu bihurtzen dute:bi horiek baino hobea emakume akasgabea.
20 Ardoak eta musikak bihotza pozten dute:bi horiek baino gehiago jakinduriaren maitasunak.
21 Txirulak eta harpak soinu gozoa dute:bi horiek baino gehiago mihi atseginak.
22 Xarma eta edertasuna irrikatzen ditu begiak:bi horiek baino gehiago berde dagoen landa.
23 Adiskidea eta laguna nahi dutenean elkartzen dira:bi horiek baino gehiago senar-emazteak.