27 Beste gauza asko esango genuke gaia agortu gabe,baina hona azken hitza: «Jainkoa da dena».
28 Non aurkitu hura goresteko indarra?Handia baita bera,handia berak egindako guztiaren aldean.
29 Beldurgarria da Jauna, biziki handia,eta miresgarria haren ahalmena.
30 Goratu Jauna, goretsazue ahal duzuen guztia,are gorago egongo baita bera.Hura goratzean, bildu zeuen indar guztiak,ez etsi, ez duzue inoiz aski goratuko eta.
31 Nork ikusi du, nolakoa den esateko?Nork goratuko du bere izateari dagokion neurrian?
32 Gauza asko daude ezkutuan hauek baino handiagoak,beraren egintza gutxi batzuk baino ez baititugu ikusi.
33 Izan ere, Jauna da dena egin duena,eta berak eman die zintzoei jakinduria.