1 Egin dezagun gizon ospetsuen goraipamena,gure arbasoena, belaunez belaun.
2 Ospe izugarria banatu du Jaunak,bere handitasuna aspaldidanik erakutsi:
3 badira beren erresumetan nagusi izan direnak,edo beren aginteagatik ospetsuak,beren buruargitasunagatik kontseilariak,profezien iragarleak;
4 badira erabakitzeko gaitasunagatik herri-buruzagi izan direnak,herria eskolatzen burutsu izaneta jakinduriaz hezi dutenak.
5 Abesti-soinu ederrak asmatu zituzten, olerkiak idatzi.
6 Izan ziren gizon aberatsak, ahaltsuak,bakean bizi zirenak beren etxeetan.