17 Orro egin zuen Jaunak zerutiketa, burrunba handiz, bere ahotsa entzunarazi;
18 buruzagi etsaiak, filistearren printze guztiak,suntsitu zituen.
19 Betiko loaldiaren aurretik testigantza egin zuenJaunaren eta honek gantzututako erregearen aurrean:«Sekula ez dut inoren ondasunik hartu,ezta sandalia pare bat ere»,eta inork ez zuen salatu.
20 Eta hil ondoren ere, egin zioten galderari erantzunez,erregeari amaiera iragarri zion,lurpetik ere bere profeta-ahotsa entzunarazi zuenherriaren gaiztakeria ezabatzeko.