1 Josiasen oroitzapena zoragarria da,lurringaiak nahastuz lurringileak prestaturiko intsentsua bezalakoa,eztia ahoan bezain gozo,ardo ugariko oturuntzetan soinua bezain atsegin.
2 Herria Jainkoarengana itzularaztea lortu zueneta sasijainkoen kultu higuingarriak deuseztatzea.
3 Bere bihotza Jainkoarengana zuzendu zuen,legegabeen egunetan zintzotasuna sendotu.
4 David, Ezekias eta Josiasek izan ezik,hutsegite asko egin zuten beste erregeek,Goi-goikoaren legea baztertuz.Judako erregeak desagertu egin ziren,
5 beste batzuei eman baitzieten beren indarraeta atzerriko nazio bati beren ospea.
6 Etsaiek su eman zioten santutegia zegoeneko hiri aukeratuarieta kaleak huts-hutsik utzi, Jeremiasek iragarri bezala.
7 Tratu txarra eman zioten Jeremiasi;Jaunak amaren sabelean profeta sagaratu zuen hau,erauzi, suntsitu eta hondatzeko bai,baina baita eraiki eta landatzeko ere.