6 Etsaiek su eman zioten santutegia zegoeneko hiri aukeratuarieta kaleak huts-hutsik utzi, Jeremiasek iragarri bezala.
7 Tratu txarra eman zioten Jeremiasi;Jaunak amaren sabelean profeta sagaratu zuen hau,erauzi, suntsitu eta hondatzeko bai,baina baita eraiki eta landatzeko ere.
8 Ezekielek Jainkoaren aintzaren ikuskaria izan zuen,kerubinen gurdi gainean azaldu zitzaiona;
9 etsaiez gogoratu zen ekaitza iragartzeaneta on egin zien bide zuzenetik zebiltzanei.
10 Hamabi profetei dagokienez,biziberri daitezela haien hezurrak hilobian,adore berria eman baitzioten Israel herriarieta onik atera, leialtasuna eta itxaropena suspertuz.
11 Nola ez handietsi Zorobabel,Jainkoaren eskuan zigilu-eraztun bezala izan zena!
12 Baita Josue ere, Jotzadaken semea:beraien garaian eraiki zen tenpluaeta Jaunari sagaraturiko santutegia jaso,betiko ospetsua izango dena.