8 Ezekielek Jainkoaren aintzaren ikuskaria izan zuen,kerubinen gurdi gainean azaldu zitzaiona;
9 etsaiez gogoratu zen ekaitza iragartzeaneta on egin zien bide zuzenetik zebiltzanei.
10 Hamabi profetei dagokienez,biziberri daitezela haien hezurrak hilobian,adore berria eman baitzioten Israel herriarieta onik atera, leialtasuna eta itxaropena suspertuz.
11 Nola ez handietsi Zorobabel,Jainkoaren eskuan zigilu-eraztun bezala izan zena!
12 Baita Josue ere, Jotzadaken semea:beraien garaian eraiki zen tenpluaeta Jaunari sagaraturiko santutegia jaso,betiko ospetsua izango dena.
13 Handia da Nehemiasen oroitzapena ere:hark berreraiki zituen gure harresi hondatuak,ateak eta morroiloak jarrieta gure bizilekuak berregin.
14 Ez da munduan Henoken parekorik sortu,lurretik eramana izan baitzen bera ere.