Ben Sirak 51:8-14 EABD

8 Orduan, zure errukiaz oroitu nintzen, Jauna,eta zuk gure alde betidanik egindakoaz:onik ateratzen dituzula zuregan itxaroten dutenaketa gaiztoen eskuetatik libratzen.

9 Lurretik neure erregua bidali nuen zureganainoeta otoitz egin heriotzatik aske gelditzeko.

10 Honela egin nizun dei:«Jauna, neure aita zaitut!Ez baztertu ni atsekabealdian,harroputzak nagusitzean, laguntzarik ez dagoenean.

11 Etengabe goretsiko zaitut,esker onez kantatuko».Zuk entzun egin zenuen nire otoitza,

12 heriotzatik salbatueta txarraldi honetatik atera.Horregatik eman nahi dizkizut eskerrak,eta zu goretsi eta bedeinkatu, Jauna.a) Goretsi Jauna, ona baita,haren maitasuna betikoa baita.b) Goretsi laudagarri den Jainkoa,haren maitasuna betikoa baita.c) Goretsi Israelen zaintzailea,haren maitasuna betikoa baita.d) Goretsi gauza guztien Egilea,haren maitasuna betikoa baita.e) Goretsi Israelen askatzailea,haren maitasuna betikoa baita.f) Goretsi israeldar sakabanatuak biltzen dituena,haren maitasuna betikoa baita.g) Goretsi bere hiria eta santutegia eraikitzen dituena,haren maitasuna betikoa baita.h) Goretsi Daviden familiari kimu indartsua sorrarazten diona,haren maitasuna betikoa baita.i) Goretsi Tzadoken semeak apaiz aukeratu dituena,haren maitasuna betikoa baita.j) Goretsi Abrahamen babeskia,haren maitasuna betikoa baita.k) Goretsi Isaaken harkaitza,haren maitasuna betikoa baita.l) Goretsi Jakoben Jainko indartsua,haren maitasuna betikoa baita.m) Goretsi Sion aukeratu duena,haren maitasuna betikoa baita.n) Goretsi errege guztien Erregea,haren maitasuna betikoa baita.o) Bere herria indarberritzen du;horregatik da goresgarri fededun guztientzat,beregana hurbildu duen herriarentzat.Aleluia! Gora Jauna!

13 Oraindik gazte nintzelarik, bidaiatzen hasi aurretik,bete-betean bilatu nuen jakinduria neure otoitzean.

14 Tenplu aurrean otoitz egin nuen hori lortzeko,eta neure bizitzaren azkeneraino bilatuko dut.