17 Jaunari begirune dionak ongi bideratzen du adiskidetasuna;nolakoa bera, halakoa izango du laguna.
18 Seme, onartu heziketa gaztetatik,ilea urdindu arte izango duzu jakinduria.
19 Landu ezazu laborariak lurra lantzen eta ereiten duen bezala,eta egon gero fruitu gozoen zain;lanean pixka bat nekatu arren,laster jan ahal izango dituzu emaitzak.
20 Latza da jakinduria hezigabearentzat,zentzugabeak ezin berarekin iraun;
21 astunegia zaion proba-harria bezala,laster botako du gainetik.
22 Jakinduria, bere izenak dioen bezalaxe,gutxi batzuei bakarrik agertzen zaie.
23 Entzun, seme; onartu nire irizpidea,ez baztertu ene aholkua.