8 Kendu zeure begiak emakume politarengandik,ez geratu begira zeurea ez duzun edertasunari.Asko galdu izan dira emakumearen edertasunagatik,sua bezala pizten da amodioa halakoaren aurrean.
9 Ez eseri sekula emakume ezkonduaren ondoan,halakoarekin ez parrandarik egin edanari emanez,zure bihotzak harengana jo ez dezaneta zeure grinak galbidera ez zaitzan.
10 Ez baztertu aspaldiko adiskiderik,egin berria ez baita haren pareko.Adiskide berria, ardo berria:utzi zahartzen eta atseginez edango duzu.
11 Ez izan bekatariaren zori onaren inbidiarik,ez baitakizu zein izango den haren azkena.
12 Ez onetsi fedegabearen arrakastarik,izan gogoan ez dela hil arte zigor gabe geldituko.
13 Geratu urruti hiltzeko ahalmena duenarengandiketa ez duzu izango heriotzaren beldurrik.Harengana hurbiltzen bazara, ez egin irainik,bizia ken ez diezazun.Kontuan izan lakio artean zabiltzalaeta, hiriko harresi gainean bezala, arrisku handian.
14 Ahal duzun neurrian, izan harremanak ingurukoekin,baina aholkua jakintsuei eskatu.