7 Jauregiko funtzionarioburuak izen berriak eman zizkien: Danieli Beltxatzar izena eman zion, Hananiasi Xadrak, Mixaeli Mexak eta Azariasi Abed-Nego.
8 Baina Danielek, bere burua erregearen jan-edariz ez kutsatzea erabakia zuenez, janari kutsatu haietara ez behartzeko eskatu zion jauregiko funtzionarioburuari.
9 Jainkoaren eraginez, funtzionarioburuaren onginahia bereganatu zuen Danielek;
10 hala ere, hau erantzun zion hark: «Erregeak berak erabaki du zuek zer jan behar duzuen; horregatik naiz beldur, zeren eta, beste gazteei baino itxura txarragoa ikusiko balizue, nire bizia jarriko baitzenukete arriskuan».
11 Funtzionarioburuak Daniel, Hananias, Mixael eta Azarias zaintzaile baten ardurapean jarriak zituen, eta Danielek proposamen hau egin zion zaintzaileari:
12 «Egizu proba gurekin hamar egunez: ez eman jaten eta edaten barazkiak eta ura besterik.
13 Epe horren ondoren konparatu gure itxura eta erregearen janaritik jaten duten gazteena, eta jokatu orduan gurekin ikusitakoaren arabera».