6 «Haren gorputzakharribitxia zirudien,aurpegiak tximistaren distira zuen;begiak suzko zuziakbezalakoak zituen,beso eta zangoakbrontze leundua bezain distiratsuak.Haren ahotsak jendetza handi batenzarata-hotsa zirudien.
7 «Ikuskaria neuk bakarrik ikusi nuen. Nirekin zeudenek ez zuten ezer ikusi; baizik eta, ikara handiak harturik, ihesi joan ziren eta ezkutatu.
8 Neu bakarrik gelditu nintzen aparteko ikuskari hari begira. Indar gabe gelditu nintzen, aurpegia zurbil.
9 Haren hitz-hotsa entzutean, konorte gabe gelditu nintzen eta ahuspez lurrera erori.
10 «Orduan, esku batek ukitu eta dardaraz lauoinka jarri ninduen.
11 Honela esan zidan: “Daniel, bereziki maite zaitu Jainkoak! Adi ongi esango dizudana. Zuti zaitez, zuregana bidali bainaute!” Hitzok esan zizkidanean zutik jarri nintzen, ikaraz dar-dar.
12 Honela jarraitu zuen: “Ez beldurtu, Daniel! Gertatzen zena ulertu eta Jainkoaren aurrean apaltzeko gogoa izan zenuen egun beretik entzun du hark zure otoitza. Horregatik etorri natzaizu.