8 Neu bakarrik gelditu nintzen aparteko ikuskari hari begira. Indar gabe gelditu nintzen, aurpegia zurbil.
9 Haren hitz-hotsa entzutean, konorte gabe gelditu nintzen eta ahuspez lurrera erori.
10 «Orduan, esku batek ukitu eta dardaraz lauoinka jarri ninduen.
11 Honela esan zidan: “Daniel, bereziki maite zaitu Jainkoak! Adi ongi esango dizudana. Zuti zaitez, zuregana bidali bainaute!” Hitzok esan zizkidanean zutik jarri nintzen, ikaraz dar-dar.
12 Honela jarraitu zuen: “Ez beldurtu, Daniel! Gertatzen zena ulertu eta Jainkoaren aurrean apaltzeko gogoa izan zenuen egun beretik entzun du hark zure otoitza. Horregatik etorri natzaizu.
13 Baina Pertsia erreinuko aingeru zaindaria aurka jarri zait hogeita bat egunez, Mikael, aingeru nagusietako bat, laguntzera etorri zaidan arte. Horregatik, han egon beharra izan dut, Pertsiako erregeen ondoan.
14 Eta orain, zure herriari azken egunetan gertatuko zaiona azaltzera etorri natzaizu, egun horietarako baita ikuskaria”.