5 «Nik, Danielek, begiratu eta beste bi gizon ikusi nituen zutik ibaiaren alde banatan.
6 Haietako batek, ibaiko ur gainean zegoen ehunez jantzitako gizonari esan zion: “Noiz izango da gauza harrigarri hauen azkena?”
7 Ibaiko ur gainean zegoen ehunez jantzitako gizonak, bi eskuak jaso eta betikotasunean bizi den Jainkoaren izenean zin egin zuen: “Hiru urte eta erdi iraungo dute gauza hauek. Herri santuaren indar guztia erabat desegingo denean amaituko dira”.
8 «Nik, Danielek, entzun nituen hitzok, baina ez nituen ulertu. Orduan, galdetu nion: Ene jauna, zein izango da gauza hauen azkena?
9 Eta hark erantzun: “Zoaz orain, Daniel! Mezu hau isilean gordea eta zigilatua egongo da azken garaia arte.
10 Asko izango dira probatuak, garbituak eta berrituak. Gaiztoek, ulertzeko gauza ez direnez, gaiztakeriak egiten jarraituko dute. Jakintsuek, ordea, dena ulertuko dute.
11 Eguneroko oparia kendu eta aldare gainean idolo higuingarria jarriko denetik mila berrehun eta laurogeita hamar egun igaroko dira.