17 Zerbitzatzen dugun Jainkoak libra gaitzake labeko sutatik eta zure menpetik.
18 Eta hala ez balitz ere, jakin ezazu, errege jauna, ez ditugula zerbitzatuko zure jainkoak, ezta gurtuko ere zuk eraiki duzun urrezko irudia.
19 Hitz horiek entzutean, haserre gorritan jarri zen Nabukodonosor Xadrak, Mexak eta Abed-Negoren kontra, eta labea bestetan halako zazpi berotzeko agindu zuen.
20 Ondoren, Xadrak, Mexak eta Abed-Nego lotzeko agindu zien bere gudaririk indartsuenei, eta labeko su bizira botatzeko.
21 Eta loturik, beren jantzi eta guzti, praka, soingaineko eta burukoekin, labeko su bizira jaurti zituzten.
22 Erregearen agindu zorrotzaren arabera labea bizi-bizi piztu baitzuten, Xadrak, Mexak eta Abed-Nego jaurtitzeko labera hurbildu ziren gudariak berak suak kiskalita hil ziren.
23 Eta Xadrak, Mexak eta Abed-Nego, hirurak, su bizitan zegoen labera erori ziren lotuta.