26 Nabukodonosorrek, sutan zegoen labera hurbildurik, oihu egin zuen: «Xadrak, Mexak eta Abed-Nego, goi-goiko Jainkoaren zerbitzariok, atera kanpora!»Berehala irten ziren labe barrutik.
27 Eskualdeburu, ministro, gobernari eta kontseilari guztiak bildu ziren gizon haiek ikusteko: suak ez zien ezer egin gorputzean, ileak ere ez zitzaizkien kiskali, jantziak ukitu gabe zeuzkaten eta ez zerien erre-usainik.
28 Orduan, oihu egin zuen erregeak: «Bedeinkatua Xadrak, Mexak eta Abed-Negoren Jainkoa! Aingerua bidali du berarengan uste osoa zuten zerbitzariak libratzera. Nahiago izan baitute erregearen agindua hautsi eta beren bizia arriskatu, berena ez duten jainko bat zerbitzatu eta gurtu baino.
29 Horregatik, hauxe agintzen dut: Xadrak, Mexak eta Abed-Negoren Jainkoaren kontra gaizki hitz egiten duena, edozein herri, nazio edo hizkuntzatakoa delarik ere, txiki-txiki egina izango da, eta halakoaren etxea zabortegi bihurtua. Ez baita gizona horrela libra dezakeen beste jainkorik».
30 Ondoren, erregeak kargu handiagoak eman zizkien Xadrak, Mexak eta Abed-Negori Babilonia eskualdean.
31 Nabukodonosor erregeak, mundu osoan bizi zen herri, nazio eta hizkuntza guztietako jendeari mezu hau bidali zion:«Bake osoa!
32 «Egoki iruditu zait goi-goiko Jainkoak nire alde egin dituen egintza harrigarri eta mirariak zuei jakinaraztea: