11 Ozenki egin zuen oihu, esanez:«Bota zuhaitza,moztu adarrak,kendu hostoak,jaurti behera fruituak!Ihes egin bezatehonen azpitik piztiek,baita adarretatik hegaztiek ere.
12 Utzi lurrean, ostera,zuhaitzondoa bere erroekin,lotu burdinazkoeta brontzezko kateez,eta geldi bedi zelaiko belarretan.Busti beza ortziko ihintzak,janaritu bedi belarrez,abereak bezala.
13 Ez du giza adimenik izango,abereen sena baizik.Zazpi urtez biziko da horrela!
14 Aingeru santuak erabakia da hau,bizidun guztiek jakin dezatenGoi-goikoa delagiza erreinu guztien jabea:nahi duenariematen dio berak erregetzaeta gizakietan apalenaerrege-aulkira jasotzen.
15 «Hauxe da nik, Nabukodonosor erregeak, izan dudan ametsa. Orain zuk, Beltxatzar, azaldu ametsaren esanahia. Erreinuko jakitun guztiak ez dira gai izan hori azaltzeko; zuk, ordea, egin dezakezu, jainko santuen espirituak gidatzen baitzaitu».
16 Daniel, Beltxatzar ere deitua, harri eta zur gelditu zen une batez, bere burutazioek beldurtuta. Erregeak esan zion:—Beltxatzar, ez izutu ametsa eta beronen esanahia direla eta.Beltxatzarrek erantzun zion:—Izan bedi zure etsaientzat amets honek adierazten duena.
17 Zuhaitz handia eta sendoa ikusi duzu, garaieraz zerurainokoa, munduaren azken ertzetik ikus zitekeena.