13 Ez du giza adimenik izango,abereen sena baizik.Zazpi urtez biziko da horrela!
14 Aingeru santuak erabakia da hau,bizidun guztiek jakin dezatenGoi-goikoa delagiza erreinu guztien jabea:nahi duenariematen dio berak erregetzaeta gizakietan apalenaerrege-aulkira jasotzen.
15 «Hauxe da nik, Nabukodonosor erregeak, izan dudan ametsa. Orain zuk, Beltxatzar, azaldu ametsaren esanahia. Erreinuko jakitun guztiak ez dira gai izan hori azaltzeko; zuk, ordea, egin dezakezu, jainko santuen espirituak gidatzen baitzaitu».
16 Daniel, Beltxatzar ere deitua, harri eta zur gelditu zen une batez, bere burutazioek beldurtuta. Erregeak esan zion:—Beltxatzar, ez izutu ametsa eta beronen esanahia direla eta.Beltxatzarrek erantzun zion:—Izan bedi zure etsaientzat amets honek adierazten duena.
17 Zuhaitz handia eta sendoa ikusi duzu, garaieraz zerurainokoa, munduaren azken ertzetik ikus zitekeena.
18 Haren hostoak ederrak ziren eta sorkari guztiak asetzeko adina fruitu zuen. Basapiztiek abaro egiten zuten haren itzalean eta hegaztiek habia adarretan.
19 Errege jauna, zeu zara zuhaitz hori! Handi eta sendo egin zara zeu ere; zeruraino iritsi da zure handitasuna, lurraren ertzeraino zabaldu zure boterea.