1 Eta Dario mediarra egin zen hango errege, hirurogeita bi urte zituela.
2 Bere erreinuan ehun eta hogei eskualdeburu jartzea erabaki zuen Dariok, eskualde bakoitzean ordezkari bat izateko.
3 Haien buru hiru ministro ezarri zituen; hauei eman behar zieten eskualdeburuek beren administrazioaren kontua, erregearen kaltetan ibil ez zitezen. Daniel zen hiru ministro horietako bat
4 eta, berebiziko gaitasunak zituelako, beste ministro eta eskualdeburuen artean nabarmendu egiten zen; horregatik, erreinu guztiko gobernu-erantzukizuna berari emateko asmotan zebilen erregea.
5 Hargatik, beste bi ministroak eta eskualdeburuak, erreinuaren administrazioan Danieli erruren bat nola aurkitu zebiltzan; baina ezin zuten lortu, leiala baitzen, zabarkeriarik gabea.
6 Beraz, hau ziotsoten elkarri: «Ezin izango diogu aurkitu zertan salaturik, bere erlijioari buruzko zerbaitetan izan ezik».