11 Israel herri osoak hautsi egin du zure legea, eta bizkarra eman dizu zure esana ez betetzearren. Horregatik erori zaigu gainera zure zerbitzari Moisesen legean idatzitako madarikazioa, zure aurka bekatu egin dugulako.
12 Bete egin duzu, gure eta gure gobernarien aurka eman zenuen hitza, beste inon ere ikusi ez den bezalako zoritxar izugarria Jerusalemera bidaliz.
13 Moisesen legean idatzirik dagoen bezalaxe, hain zuzen, etorri zaigu gainera hainbesteko zoritxar hau; hala ere, Jauna, ez gara zure haserrea baretzen ahalegindu, gure bekatuetatik urrunduz eta zure leialtasuna aitortuz.
14 Horregatik, erne egon zara guri zoritxar hau bidaltzeko. Izan ere, zu, Jauna, gure Jainkoa, zuzena zara egiten duzun guztian; baina guk entzungor egin diogu zure esanari.
15 «Jauna, gure Jainkoa, ahalmen handiz atera zenuen herria Egiptotik eta izen handia zeureganatu duzu gaurdaino; guk, berriz, bekatu egin dugu eta gaizki jokatu.
16 Zuzena zarelako, Jauna, urrundu Jerusalemdik, zeure hiri eta mendi santutik, zeure haserrea eta sumina. Gure hoben eta gurasoen egintza gaiztoengatik irainez betetzen dituzte Jerusalem eta zure herria inguruan bizi diren guztiek.
17 Entzun, bada, Jauna, gure Jainkoa, nire otoitza eta erregua. Begira onginahiz zeure santutegi hondatuari. Zarena zarelako, Jauna!