15 «Jauna, gure Jainkoa, ahalmen handiz atera zenuen herria Egiptotik eta izen handia zeureganatu duzu gaurdaino; guk, berriz, bekatu egin dugu eta gaizki jokatu.
16 Zuzena zarelako, Jauna, urrundu Jerusalemdik, zeure hiri eta mendi santutik, zeure haserrea eta sumina. Gure hoben eta gurasoen egintza gaiztoengatik irainez betetzen dituzte Jerusalem eta zure herria inguruan bizi diren guztiek.
17 Entzun, bada, Jauna, gure Jainkoa, nire otoitza eta erregua. Begira onginahiz zeure santutegi hondatuari. Zarena zarelako, Jauna!
18 Ene Jainko, entzun eta begira: ikusi zeuri sagaraturiko hiriaren hondamena. Ez dizkizugu egiten erreguok ezer merezi dugulakoan, zure errukia handia delako baizik.
19 Entzun, Jauna! Barkatu, Jauna! Begira, Jauna! Zarena zarelako, ekin luzatzeke zeuri sagaraturiko hiri eta herri honen alde.
20 «Artean otoitzean ari nintzen, neure bekatuak eta Israelenak aitortzen, eta Jaunari, neure Jainkoari, bere mendi santuaren alde erreguka.
21 Eta bat-batean, aurreko ikuskarian agertu zitzaidan Gabriel aingerua bera etorri zitzaidan hegan. Arratsaldeko oparia eskaintzen den ordua zen.