17 Jauna, zuen Jainkoa, jainkoen Jainko eta jaunen Jaun baita, Jainko handi, ahaltsu eta beldurgarria; ez du alderdikeriaz jokatzen, ez eroskeriarik onartzen:
18 justizia egiten die umezurtz eta alargunari, eta maite du etorkina, jatekoa eta janztekoa ematen dizkiolarik.
19 Maita ezazue, bada, etorkina, zeuek ere etorkin izan baitzineten Egipton.
20 «Errespetatu Jauna zeuen Jainkoa eta zerbitza ezazue, bizi zaitezte berari atxikiak eta zin egin beraren izenean.
21 Bera da zuen Jainkoa eta bera duzue goretsiko, bera baita ikusi dituzuen gauza handi eta beldurgarriak egin dituena.
22 «Hirurogeita hamar lagun besterik ez ziren zuen arbasoak Egiptora iritsi zirenean; orain Jaunak zeuen Jainkoak zeruko izarrak bezain ugari egin zaituzte.