27 bedeinkazioa, baldin eta Jaunaren zeuen Jainkoaren aginduak onartzen badituzue, gaur nik esan bezala;
28 madarikazioa, baldin eta Jaunaren zeuen Jainkoaren aginduak onartzen ez badituzue eta, ezezagunak dituzuen jainko arrotzei jarraituz, gaur nik erakutsitako bidetik saihesten bazarete.
29 «Jaunak zeuen Jainkoak jabetzan hartzera zoazten lurraldean sarrarazi ondoren, Garizim mendian emango duzue bedeinkazioa eta Ebal mendian madarikazioa.
30 Mendi hauek Jordanez beste aldean daude, mendebaldeko bidearen atzealdean, Araban bizi diren kanaandarren lurraldean, Gilgalen aurrez aurre eta Moreko arte zuhaitzen ondoan.
31 «Jordan ibaia igarotzear zaudete, Jaunak zeuen Jainkoak ematen dizuen lurraldeaz jabetzera joateko. Hartaz jabetu eta bertan bizitzen jartzean,
32 arretaz saiatuko zarete gaur ematen dizkizuedan lege eta erabaki guztiak betetzen.