1 «Zuek Jaunaren zeuen Jainkoaren seme-alaba zarete. Ez duzue gorputza urratuko, ezta soilduko ere buruaren aurrealdea, dolua adierazteko.
2 Jaunarentzat zeuen Jainkoarentzat sagaraturiko herri zarete; berak hautatu zaituzte bere herri, bere jabego berezi, izateko.
3 «Ez duzue Jaunak debekaturiko ezer jango.
4 Hona hemen jan ditzakezuen animaliak: zezena, bildotsa, antxumea,
5 oreina, gazela, orkatza, basahuntza, antilopea, bisontea eta sarrioa.