15 Izan gogoan zeuek ere esklabo izan zinetela Egipton eta Jaunak zeuen Jainkoak askatu zintuztela. Horregatik ematen dizuet gaur agindu hau.
16 «Baina esklaboak, zeuek eta zuen familia maite zaituztelako eta zuenean ongi aurkitzen delako, ez duela alde egin nahi adierazten badizue,
17 ziri bat hartu eta atearen kontra belarria zulatuko diozue, eta esklabo izango duzue betiko; berdin egingo duzue esklaboa emakumea bada ere.
18 «Ez damu izan esklaboa libre utzi beharraz, sei urtez zuentzat lan eginez, jornalariak irabazten duen etekina halako bi eman baitizue, eta Jaunak zeuen Jainkoak bedeinkatu egingo zaituzte zeuen eginkizun guztietan.
19 «Abere handi nahiz txikien lehen-kume arrak Jaunari zeuen Jainkoari sagaratuko dizkiozue; ez duzue lanean erabiliko zeuen behien lehen-kumerik, ezta ilerik moztuko ere ardien lehen-kumeari.
20 Jaunak zuen Jainkoak beretzat aukeratuko duen lekura eramango dituzue urtero, eta beraren aurrean jango etxekoekin.
21 Baina abereak akatsen bat badu —herrena nahiz itsua bada edo beste akatsen bat badu—, ez diozue Jaunari zeuen Jainkoari oparitzat eskainiko;