1 «Ez diozue oparitzat eskainiko Jaunari zeuen Jainkoari inolako akatsik duen zekor edo arkumerik, higuingarri baitzaio hori.
2 «Gerta daiteke, Jaunak zeuen Jainkoak emango dizkizuen hirietakoren batean, gizon nahiz emakumeren batek Jaunari zuen Jainkoari gaizki iruditzen zaiona egin eta ituna haustea:
3 hau da, nik aginduaren kontra, jainko arrotzak gurtu eta beraien aurrean —edota eguzki, ilargi eta zeruko izar guztien aurrean— ahuspeztea.
4 Horrelakorik salatzen badizuete edo, zeuen kabuz, horrelako zerbaiten berri jakiten baduzue, ikertu zehatz-mehatz arazoa; Israelen horrelako gaiztakeria egiaz gertatu dela ikusten baduzue,