6 «Bidez zoaztela, zuhaitzean nahiz lurrean habia txorikumeekin edo arrautzekin, ama bertan delarik, aurkitzen baduzue, ez hartu ama kumeekin;
7 utzi joaten amari eta hartu kumeak. Horrela, zoriontsu izango zarete eta luzaro biziko.
8 «Etxe berria eraikitzen baduzue, babesa jarriko diozue etxe gainari inguruan; bestela, handik norbait erori eta hilez gero, heriotzaren erantzule egingo zenukete etxea.
9 «Ez duzue mahastian beste ezer ereingo; bestela, dena geldituko litzateke Jaunari sagaratua, bai ereindakoaren emaitza, baita mahastiarena ere.
10 «Ez dituzue idia eta astoa uztarri berean lotuko, goldean jarduteko.
11 «Ez duzue artilea eta lihoa nahastuz ehunduriko arroparik jantziko.
12 «Borlatxoak ezarriko dituzue estaltzeko erabiliko duzuen mantuaren lau ertzetan.