7 «Norbaitek israeldar herritarra, esklabo bihurtzeko nahiz saltzeko, bahitu egin duela jakiten baduzue, heriotzara emango duzue. Horrela desagerraraziko duzue gaiztakeria zeuen artetik.
8 «Izan kontu larruazaleko gaitzekin; arreta osoz beteko duzue nik apaiz lebitarrei agindu eta haiek irakatsiko dizuetena.
9 Gogoratu, Egiptotik honako bidean Jaunak zuen Jainkoak Miriami egin ziona.
10 «Lagun hurkoari zerbait maileguz ematen badiozue, ez zarete haren etxean sartuko abala hartzera:
11 itxaron atarian mailegu-hartzaileak abala kanpora ekar diezazuen.
12 Hartzailea pobrea bada, ez zarete bahituran harturiko soingainekoaz estaliko gauez,
13 baizik eta itzuli egingo diozue eguzkia sartzerako, gauez zerekin estali izan dezan eta bedeinka zaitzaten; Jaunak zeuen Jainkoak kontuan hartuko dizue zeuen egintza ona.