25 Uztazu, otoi, Jordanez beste aldera igarotzen, hango lurralde ederra, hango mendialdea eta Libano ikus ahal ditzadan.
26 «Baina Jauna haserretu egin zitzaidan zuen erruz eta ez zidan erregua onartu. Esan zidan: Aski da! Ez zakizkit mintza berriro horretaz.
27 Igo Pisga mendiaren gailurrera eta begira bertatik iparralde zein hegoaldera, ekialde zein mendebaldera; zabaldu ongi begiak eta begiratu, ez baituzu Jordan hori zeharkatuko.
28 Eman argibideak Josueri; eman bihotz eta adore, bera igaroko baita herria gidatzen, berak eskuraraziko dio aurrean duzun lurraldea.
29 «Eta ibarrean, Bet-Peorren aurrean, gelditu ginen.