16 Ez galbideratu edonolako idolo edo jainko-irudiak eginez: gizonezkonahiz emakumezko-irudiak,
17 lur gaineko abere- nahiz airean hegan doazen hegazti-irudiak,
18 lurrean arrastaka dabiltzan narrasti- nahiz lur azpiko uretan dabiltzan arrain-irudiak.
19 Zerurantz begiratu eta eguzki, ilargi, izar eta astro guztiak ikustean, ez eman amore, aurrean ahuspeztuz, haiek gurtzeko tentazioari, Jaunak zuen Jainkoak munduko beste herri guztiei utzi baitizkie jainkotzat.
20 Zuek, ordea, Jaunak hartu eta Egiptotik, burdina urtzeko labetik, atera zaituzte, bere herri eta ondare egiteko, gaur egiaz zareten bezala.
21 «Jauna haserretu egin zen nirekin zuen erruz, eta zin egin zuen ez nuela Jordan ibaia igaroko eta ez nintzela sartuko berak ondaretzat emango dizuen lurralde ederrean.
22 Nik, Jordan igaro gabe, lurralde honetan hil behar dut; baina zuek igaroko duzue eta lurralde oparo horren jabe egingo zarete.