35 «Jauna dela Jainkoa jakin dezazuen ikusarazi zaizue hori guztia: ez da bera besterik.
36 Bere ahotsa entzunarazi dizue zerutik, zentzarazteko; lurrean bere su handia erakutsi dizue, eta hark suaren erditik esandako hitzak entzun dituzue.
37 Zuen arbasoak maite izan zituelako hautatu zaituzte zuek, haien ondorengook, eta ahalmen handiz Egiptotik atera.
38 Zuena baino herri handiago eta ahaltsuagoak bota ditu, zuek haien lurraldera eraman eta lurraldea zuei ondaretzat emateko, gaur egun gertatzen den bezala.
39 «Aitortu, beraz, gaur, eta izan beti gogoan Jauna dela Jainkoa, goian zeruan eta behean lurrean: ez da besterik.
40 Bete gaur ematen dizkizuedan lege eta aginduak, zoriontsu izan zaitezten zeuek eta zuen ondorengoak, eta luzaro bizi, Jaunak zeuen Jainkoak betiko ematen dizuen lurraldean».
41 Orduan, hiru hiri aukeratu zituen Moisesek Jordanen ekialdean,