21 «Ez gutiziatu lagun hurkoaren emaztea. Ez irrikatu haren etxerik, ez sororik, ez morroi-miraberik, ez idirik, ez astorik eta ez beste ezertxo ere.
22 «Horiek dira Jaunak, mendi barrenean denok bildurik zeundetela, ahots handiz aldarrikatu zizkizuen aginduak, suaren eta laino itxi eta ilunaren erditik, eta ez zuen beste ezer esan. Gero, bi harlauzatan idatzi zituen, eta niri eman zizkidan.
23 «Mendia sugarretan zegoela, ilunpe artetik zetorren ahots hura entzutean, zuen leinuburuek eta herri-arduradunek niregana hurbildu
24 eta zuen izenean esan zidaten: Jaunak geure Jainkoak egiaz erakutsi dizkigu bere ospea eta handitasuna, eta hura suaren erditik mintzatzen entzun dugu. Gaur ikusi dugu Jainkoak gizakiari hitz egin diezaiokeela eta hau bizirik gelditu.
25 Baina, zergatik hil orain? Sute horrek kiskali egin behar gaitu. Jaunaren ahotsa entzuten jarraitzen badugu, hil egingo gara.
26 Izan ere, ba al da gizasemerik, Jainko bizia guk bezala suaren erditik mintzatzen entzun eta bizirik gelditu denik?
27 Hurbil zaitez zeu, Jaunak gure Jainkoak esango duena entzutera; eta, gero, berak esandako guztia adieraziko diguzu, eta guk onartu eta bete egingo dugu.