20 Sihonek, ordea, ez zien utzi. Eta, gainera, bere gudarostea bildurik, kanpalekua Jahatzen jarri eta eraso egin zien israeldarrei.
21 Baina Jaunak, Israelen Jainkoak, israeldarrei eskura eman zizkien Sihon eta gudaroste osoa, eta xehatu egin zituzten. Ondoren, amortarrak bizi ziren lurraldeaz jabetu ziren israeldarrak.
22 Arnon errekatik Jabok erreka arteko eta basamortutik Jordan ibaia arteko amortar lurralde osoa hartu zuten.
23 Jaunak, Israelen Jainkoak, bota egin zituen amortarrak israeldarron lurraldetik, eta orain zuk gu bota nahi al gaituzu?
24 Ez al duzu zeurea Kemoxek, zeure jainkoak, eman dizuna? Ba, guk ere geuretzat dugu Jaunak, geure Jainkoak, eman diguna.
25 Tziporren seme eta Moabeko errege Balak baino hobea zarelakoan al zaude? Hura ez zen aitzakia bila ibili israeldarren kontra borrokatzeko.
26 Gainera, bada hirurehun urte israeldarrok Hexbon eta Aroer hirietan eta berauen inguruetan bizi garela, baita Arnon erreka-ertzetako hirixketan ere. Zergatik ez dituzue libratu denboraldi horretan guztian?