31 beraiek garaitu eta itzultzean, ongietorria egitera etxetik atera dakidan lehenengoa zuretzat izanen da, Jauna, eta erre-oparitzat eskainiko dizut».
32 Joan zen, beraz, Jefte amondarren kontra borrokara eta Jaunak eskura eman zizkion etsaiak.
33 Aroertik Minit arteko hogei hiritan garaitu zituen, Abel-Keramimeraino. Garaipen izugarria izan zen. Horrela menderatu zituzten israeldarrek amondarrak.
34 Jefte Mitzpara, bere etxera, heldu zenean, alaba atera zitzaion ongietorria egitera, danbolina joz eta dantzari. Jeftek ez zuen beste semerik, ez alabarik, huraxe besterik.
35 Alaba ikustean, jantziak urratu eta esan zuen:—Ai, ene alaba! Lur joa utzi nauzu. Zeu izan behar niri zoritxarra dakarkidana! Hitza eman diot Jaunari eta ezin atzera egin.
36 Alabak erantzun zion:—Ene aita, Jaunari hitzeman badiozu, egin nirekin hitzemandakoa, Jaunak menpean jarri baitizkizu etsaiak, amondarrak.
37 Gero, esan zion:—Baina emadazu honako hau: bi hilabetez mendiz mendi neure lagunekin negarrez ibiltzea, ezkondu baino lehen hil behar dudalako.