18 Jael bidera atera zitzaion Siserari eta esan zion:—Zatoz, ene jauna, zatozkit; ez izan beldurrik!Sartu zen, beraz, haren oihal-etxolan eta emakumeak estalki batez gorde zuen.
19 Siserak esan zion:—Emadazu edaten ur pittin bat, egarriak nago eta.Emakumeak, esne-zahagia irekirik, eman zion edaten eta ezkutatu egin zuen berriro.
20 Siserak esan zion:—Zaude etxolako atean eta norbait inor badagoen galdezka etortzen bada, esaiozu ezetz.
21 Sisera leher egina zegoen eta zerraldo lo gelditu zen. Orduan, Heberren emazte Jaelek, oihal-etxolari eusteko ziri bat eta mailua eskuan hartu, Siserarengana isilean hurbildu eta buruan sartu zion alderik alde, lurrari josiz. Horrela hil zen.
22 Barak Siseraren ondoren zebilen. Jaelek, bidera irtenik, esan zion: «Zatoz, neuk erakutsiko dizut bila zabiltzan gizona».Sartu zen Barak oihal-etxolara eta Sisera hila aurkitu zuen, ziria buruan sartua zuela.
23 Horrela makurrarazi zuen Jainkoak israeldarren aurrean Kanaango errege Jabin.
24 Israeldarrak geroz eta gogorrago izan ziren Kanaango errege Jabinekin, erabat hondatu zuten arte.