6 Behinola, Neftaliren lurraldeko Kedex hirian bizi zen Barak izeneko bati, Abinoamen semeari, dei egin eta esan zion Deborak:—Hona hemen Jaunak, Israelen Jainkoak, damaizun agindua: «Zoaz eta bil itzazu zeurekin Tabor mendian Neftali eta Zabulonen leinuetako hamar mila gizon.
7 Nik Kixon errekara ekarriko dizut Sisera, Jabinen gudarostearen buruzagia, bere guda-gurdi eta gudari-taldearekin, eta eskura emango».
8 Barakek erantzun:—Nirekin baldin bazatoz, joango naiz; bestela, ez.
9 Deborak esan zion:—Joango naiz, bada, zurekin. Baina egintza honetan ospea ez da zurea izango, emakume baten esku jarriko baitu Jaunak Sisera.Eta Debora Barakekin joan zen Kedexera.
10 Barakek Kedexera deitu zuen Zabulon eta Neftaliren leinuetako jendea. Hamar mila gizon joan zitzaizkion ondoren; Debora ere berarekin zen.
11 Aldi hartan Heber kendarra beste kendarrengandik, hau da, Moisesen aitaginarreba zen Hobaben ondorengoengandik banandu eta Kedex ondoan zegoen etxolatua, Tzaanaimgo artearen inguruan.
12 Abinoamen seme Barak Tabor mendira igoa zela jakin orduko, Sisera,