11 putzuetan urabanatzen dutenen oihua:Jaunaren garaipenakontatzen ari dira,bere indarrez Israeliemaniko garaipena.Jaunaren herriahiriko ateetara jaitsi da.
12 Esna, itzar zaitez, Debora,itzarri, esnatu,kanta ezazu!Jaiki, Barak,hartu zeure gatibuak,Abinoamen seme horrek!
13 «Jaitsi dira bizirik geldituakhandiekin batera;jaitsi daJaunaren herriaausartekin batera,nik, Deborak, deitua.
14 Efraimdarrek menderatu duteAmalek;haien atzetik benjamindarrak datoz,beraien gudari artean.Makirren senitartetik datozzure gudalburuaketa Zabulonengandikaginte-makila dutenak.
15 Isakartarren buruzagiakDeborarekin joan diraeta, isakartarrak bezala,Barak ere bai,haren ondoren lasterka lautadan.Rubendarren familietanhandiak erabakiak!
16 Zergatik gelditu zara, bada,eskortetan, Ruben,artzain-txistuak entzuten?Rubendarren familietanhandiak erabakiak!
17 Galaaden jendeaJordanez beste aldera gelditu zen.Danen leinuakzergatik gelditu zirenitsasontzietan?Axertarrak itsasbazterreangelditu ziren eseriaketa beren portuetan jarraitzen dute.