14 Efraimdarrek menderatu duteAmalek;haien atzetik benjamindarrak datoz,beraien gudari artean.Makirren senitartetik datozzure gudalburuaketa Zabulonengandikaginte-makila dutenak.
15 Isakartarren buruzagiakDeborarekin joan diraeta, isakartarrak bezala,Barak ere bai,haren ondoren lasterka lautadan.Rubendarren familietanhandiak erabakiak!
16 Zergatik gelditu zara, bada,eskortetan, Ruben,artzain-txistuak entzuten?Rubendarren familietanhandiak erabakiak!
17 Galaaden jendeaJordanez beste aldera gelditu zen.Danen leinuakzergatik gelditu zirenitsasontzietan?Axertarrak itsasbazterreangelditu ziren eseriaketa beren portuetan jarraitzen dute.
18 Zabulondarrek, bai,ia hiltzeraino arriskatu zuten bizia,orobat Neftalik ere zelai garaietan.
19 Erregeak etorri ziren borrokara,borrokatu ziren Kanaango erregeakTaanaken,Megidoko iturriaren ondoan;ez zuten ganorazkoharrapakinik hartu.
20 Ortziko izarrak ere borrokatu ziren,beren ibiltokietatik borrokatuSiseraren aurka.