24 «Emakumeetan bedeinkatuena Jael,Heber kendarraren emaztea,emakume nomaden arteanbedeinkatuena!
25 Siserak ura eskatu zioneta Jaelek esnea eman,esnegaina errege-katiluan.
26 Hartu zuen ezkerraz ziriaeta eskuinaz langileen mailua,jo zuen Siseraeta burua txikitu zion,bekokia zanpatu eta zulatu zion.
27 Jaelen oinetara makurtu zen,erori eta lurrean gelditu zerraldo.Beraren oinetaramakurtu zen tokianerori zen hilotz.
28 «Siseraren amak,leihotik begira,leiho-saretik oihuka, zioen:“Zergatik dator hain beranduharen guda-gurdia?Zergatik hain geldoharen zaldiak?”
29 Damarik argienak erantzuten dio,eta berak bere buruarierrepikatzen:
30 “Aurkitutako harrapakinakbanatzen ari dira, noski!Bana, bina neskatxagudari bakoitzari,kolorezko ehunak Siserarentzat,kolorezko oihalak:koloretan bordaturiko oihalakharen leporako”.