49 Gizonek, adar bana ebakirik, Abimeleki jarraitu zioten eta, adarrak kripta gainean pilatu ondoren, su eman zioten kriptari. Barruan zen Sikemgo Dorreko jende guztia hil zen, mila gizon-emakume inguru.
50 Ondoren, Abimelekek Tebetzera jo, hiria setiatu eta hartu egin zuen.
51 Baina bazen hiriaren erdian dorre gotortu bat eta han babestu ziren hiriko nagusiak, bertako gizon eta emakume guztiekin; atea itxi eta dorre gaineko sabaira igo ziren.
52 Abimelek, dorreraino heldurik, eraso eta su emateko asmoz ateraino hurbildu zenean,
53 emakume batek errotarria buru gainera jaurti eta burezurra hautsi zion.
54 Orduan, Abimelekek esan zion bere ezkutariari: «Atera ezpata eta hil nazak! Ez dezatela esan emakume batek hil nauela». Ezkutariak ezpata sartu eta hil egin zuen.
55 Abimelek hila ikustean, israeldarrak nor bere herrira joan ziren.