1 Hona Salomonen esaerak,Israelgo errege Daviden semearenak.
2 Esaera hauek jakinduria ezagutarazi, heziketa emaneta esaldi sakonak ulertarazteko dira;
3 baita heziketa egokia lortzen laguntzeko ere:zuzentasuna, zintzotasuna eta prestutasuna;
4 egokiak dira heldugabeei zuhurtasuna emateko,gazteei ezaguera eta bereizmena;
5 zuhurrak entzun bitza eta zuhurrago bihurtuko da,burutsuak trebetasuna bereganatuko du;
6 esaera zahar eta zuhur-hitzak ulertarazten dituzte,baita atsotitzak eta asmakizunak ere.
7 Jaunarenganako begirunea da ezagueraren oinarria;baina zentzugabeek mespretxatu egiten dituztezuhurtzia eta heziketa.