6 esaera zahar eta zuhur-hitzak ulertarazten dituzte,baita atsotitzak eta asmakizunak ere.
7 Jaunarenganako begirunea da ezagueraren oinarria;baina zentzugabeek mespretxatu egiten dituztezuhurtzia eta heziketa.
8 Seme, entzun aitaren oharraketa ez baztertu amaren irakaspenak;
9 edertu egingo zaituzte,koroak burua eta idunekoak lepoa bezala.
10 Seme, ez amore eman,gaiztoek nahastu egin nahi bazaituzte.
11 Beharbada, esango dizute: «Zatoz gurekin;zelatan jarriko gara odola isurtzekoeta errugabeei erasoko geure atseginerako;
12 bizirik irentsiko ditugu, Herio Leizeak bezala,eta oso-osorik galduko dira, hobira doazenak legez;