21 Zintzoari ez zaio kalterik suertatuko,gaiztoari zoritxarra bete-betean.
22 Jaunak gorroto ditu gezurtiak;atsegin ditu, ordea, egiaz jokatzen dutenak.
23 Zuhurrak gorde egiten du dakiena,zentzugabeak bere txorakeria agerrarazten.
24 Langilea agintari, nagia zerbitzari.
25 Kezkak gizona bihozgabetzen du, hitz gozoak adore ematen.
26 Zintzoak bidea erakusten dio lagun hurkoari,gaiztoak desbideratu egiten du.
27 Nagiak ez du ehizakia prestatzen lanik;lanerako gogoa giza ondasunik handiena.