15 Zentzu onekoak jendearen onespena irabazten du,gaiztoaren bidea hondamendira doa.
16 Zuhurrak ongi pentsatuta jokatzen du,zentzugabeak bere txorakeria erakusten.
17 Mezulari maltzurrak zoritxarra ekartzen du,mandatari leialak sendabidea.
18 Behar gorria eta lotsa heziketa baztertzen duenarentzat,ohorea zentzarazpena onartzen duenarentzat.
19 Betetzen den nahia atsegingarri da,zentzugabearentzat higuingarri gaiztakeriatik alde egitea.
20 Zuhurrekin ibiltzen dena zuhur bihurtzen da,zentzugabeekin elkartzen dena galbidean jartzen.
21 Bekatariei zoritxarrak jarraitzen die,zintzoek zoriona dute sari.