11 Hiri babestu dira ondasunak aberatsarentzat,menderaezinezko harresi, haren ustetan.
12 Handiustearen atzetik hondamendia,apaltasunaren ondoren ohorea.
13 Entzun baino lehen erantzuten duenakzentzugabearen lotsa jasan beharko du.
14 Adoreak eutsi egiten dio gizakiari gaixoaldian;bihotz-eroria, ordea, nork altxatuko du?
15 Buruargiak jakintza lortzen,entzule zuhurra bila saiatzen.
16 Opariek ateak zabaltzen dizkiote gizakiari,handikien aurreraino ere iritsarazten.
17 Lehenengo hitz egiten duenak arrazoi du auzian,gero kontrakoak kentzen dion arte.