5 Ez da bidezko errudunaren alde jokatzeaerrugabeari bere eskubideak ukatzeko.
6 Zentzugabearen hitzek liskarra sortzen,beraren mintzoak kolpeak erakartzen.
7 Bere hitzez hondatzen da zentzugabea,bere esanetan gelditzen harrapatua.
8 Iraintzailearen hitzak jaki goxoak bezalako:barren-barreneraino iristen dira.
9 Bere eginkizunetan zabarra, desegiten duenaren anaia.
10 Jaunaren izena, gotorleku sendo;bertara joan eta babesten da zintzoa.
11 Hiri babestu dira ondasunak aberatsarentzat,menderaezinezko harresi, haren ustetan.